Zaraitzu | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Goiburua: « Azkenean Konta » | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Zangoza | ||
Eskualdea | Pirinioak | ||
Administrazioa | |||
Entitatea | ibar | ||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Agoitz | ||
Mankomunitatea | Ezka-Zaraitzu | ||
Izen ofiziala | Salazar / Zaraitzu | ||
Batzordeburua (2015-2023) | Gonzalo Zelai Iriarte (Errartea) | ||
Posta kodeak |
| ||
Ibartarra | zaraitzuar, zaitzuar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°53′33″N 1°05′10″W / 42.89261884°N 1.08619158°W | ||
Azalera | 335,6 km² | ||
Garaiera | 540-2019 metro | ||
Distantzia | 81,8 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.337 (2021: −11) | ||
Dentsitatea | 3,98 biztanle/km² | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu mistoa | ||
Euskaldunak[1][2] | % 18,49 (2018: %9,98) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | www.valledesalazar.com |
Zaraitzu[3][a] (zaraitzueraz: Zaitzu)[b] Euskal Herriko ibar eta unibertsitate bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioak eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 81,8 kilometrora. Altuera 540 eta 2019 metro artekoa da, eta 335,6 km²-ko azalera hartzen du. 2021 urtean 1337 biztanle zituen.
Pirinioetako ibar honetan Orhi mendia da nagusi, eta izen berezko ibaiaren ibilbideari jarraitzen dio. Kontraste eta desnibel handia dago Iratiko oihaneko mendi zuhaiztien artean, Aldegaña inguruan, eta ibaiak Atabean osatzen dituen ibarbide txikien artean, Errartean ibaxa meharretik igarota. Arkitektura tipikoa apur bat aldatzen da hegoaldetik iparraldera; izan ere, altuera zenbat eta handiagoa izan, orduan eta nabarmenagoak dira teilatuak, Otsagabia bezalako eremuetan lau isurialde baitituzte, eta ez bi. Ibaxa oso estua denez, etxeak elkarren ondoan daude eta altuera ezberdinak dituzte. Hormak zuriak dira, harri grisaxkaz apainduta daude eta zurezko elementuak dituzte, hala nola leihatilak edo habeak.
Bertako biztanleak zaraitzuarrak (zaraitzueraz: zaitzuarrak) dira. Ibarburua Ezkaroze udalerria da, non batzordetxea da.
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/>
tag was found